XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hiri guztian zabaldu zen istorio hau; eta, gaztetxoek ere, behatzez erakutsi eta, haren sinesberatasunaren eta nire maltzurkeriaren berri ematen zioten elkarri.

Hori kontatu zuen atsoak, eta, Sevilla-ra ez joateko aitzakitzat ipini.

Ijitoek jakina zuten Andres Caballero-rengandik, mutila dirutzadun zetorrela, eta pozik hartu zuten lagun; nahi zukeen arterako gordelekua eta babesa ere eskaini zioten; beraz, ezkerreko bideari heltzea erabaki zuten, Mancha-n barrena, Murcia-ko erreinuan sartzeko.

Mutilari deitu, eta, berarengatik egin asmo zutenaren berri eman zioten.

Eskertu zien hark, eta, urrezko ehun eskudo eman zizkien, guztien artean bana zitzaten.

Eskupeko honek gurina baino samurrago utzi zituen.

Hala ere, ez zuen Zoramen besteak bezala poztu don Santxo han geratzeak, Santxo zeritzala esan bait zuen; ijitoek, ordea, aldatu egin zioten izena, eta, handik aurrera Kelemente deitu zioten.

Uzkur samar geratu zen Andres ere eta ez oso pozik, Kelemente geratu zelako; bere lehenbiziko asmoak errazegi aldatu zituela bait zirudien.

Kelementek, berriz, burutapenak igerri balizkio bezala, zera esan zion beste kontu batzuren artean: alegia, atsegingarri zitzaiola Murcia-ko erreinutik joatea, Cartagena-tik hurbil zegoelako; (...).